Eusko
Jaurlaritzako Kultura Sailak UNESCO Etxeko
“Hizkuntzen AMARAUNA”
proiektuko Batzorde Teknikoaren laguntzarekin
antolatu duen “Hizkuntzak
eta Immigrazioa” nazioarteko
mintegia ospatzera goaz.
Munduan zehar hizkuntza aniztasuna galtzen
ari dela adierazten duten zenbait ahotsaren
aurrean, ”Hizkuntzak
eta Immigrazioa” mintegiaren
helburua Euskal Herrian bilakatzen ari diren
inguru eleanitz berriak ezagutzea da. Ildo
horretan, etorkinen bertakotzea indartu
nahi genuke euskararen mundura hurbilduz,
eta euskara ikastera animatu aldi berean
jatorrizko hizkuntza ere mantenduz. Halaber,
Euskal Herrian hizkuntza aniztasuna kudeatzeko
balizko neurriak proposatu eta eztabaidatuko
ditugu, hizkuntza gutxitua duten komunitateen
esperientziak aztertuz.
Mintegi honetan aldibereko itzulpen zerbitzua
eskainiko da.
Beraz, "Hizkuntzak
eta Immigrazioa"-ren inguruko
jarduera hauetan parte-hartzaile izatera
animatzen zaitugu. Etortzekoa bazara, izen
- emate atalean sartu edo 94 427 64 32 telefonora
deitu.