Munduko hizkuntzen amarauna
 
Aurkezpena

Aurrekariak
Munduko hizkuntzei buruzko txostena
Hizkuntzen datu-bilketa
Galdeketa bete
Berriak
Artikuluak
Europako hizkuntzak
Hizkuntzak eta Immigrazioa
Eztabaida-gunea
Estekak
Harremanetarako

Web gune honetako atal batzuetan Flash Player plug-ina instalaturik izatea beharrezkoa da.


AURKEZPENA

 

Amarauna Hizkuntza Sarearen helburuak

Aurrekariak kontuan izanik, orain aurkezten dugun AMARAUNA egitasmoaren helburu orokorrak horrela bil daitezke:

  • Zabalkundea. Munduko hizkuntza ondarearen garrantzia nazio artean zabaltzea informazio berezituaren bitartez, eta ondare hori gorde beharraz iritzi publikoa sentsibilizatzea. Horretarako, ezinbestekoa da Euskal Herrian burutu den UNESCOren Munduko hizkuntzei buruzko txostena zabaldu eta hedatzea, han ageri diren emaitzak jakinaraztea, eta bere oinarrian dagoen datu-basea argitaratzea, bere eguneratzea eta jakitunen artean erabilia izan dadin bultzatzea.
    AMARAUNA webgunean mehatxatuen babeserako zenbait lekutan sortu diren egitasmo, ekimen eta materialak beste herrien esku jartzeko.

  • Ezagutza. AMARAUNAk hizkuntza erkidego gutxituen egoerari buruzko ezagutza sakondu eta indartu nahi du, eta horretarako azken urteetan jasotako baliabide zientifiko eta funtzionalak erabiliko ditu. Era horretan, Txosteneko informatzaileez gain, gainontzeko erkidegoen informazioa biltzen saiatuko da; izan ere, ezinbestekoa da nazioarteko elkarkidetza bultzatzea, hizkuntza eskubideak eta biziberritze planak sustatzeko.
    Horretarako, datu-basea handitzen eta ezagutza-maila areagotzen saiatu behar da, ondorengo txostenak bideratzeko, horretarako prestatutako galdekizun berrituaren bidez informazio gaurkotua jasoz.

  • Lankidetza. Hizkuntza ondareari buruzko sentsibilizazioan partaide diren nazioarteko zentro, instituzio eta erakundeen arteko harreman zuzenak bultzatuko ditu.

  • Didaktika. Hizkuntza aniztasunari buruzko informazioa euskal eskoletan zabalduko duen material didaktikoa prestatzea. Hezkuntzako ziklo ezberdinetarako material berezitua prestatzea, hau da, lehen eta bigarren hezkuntzetarako.

  • Euskal Herriaren presentzia nazioartean ziurtatzea. Euskal Herriak hizkuntza gutxituen egoeraz duen ezagutza, eta indarberritze prozesuan duen esperientzia hizkuntza berritzeko planetan nazioarteko iritzi publikoan zabaltzen ahalegin berezia egin beharko luke.