Hizkuntza kaukasiar eta kartveliarrak ez dira indoeuroparrak; Kaukasoko iparraldean kaukasiarrak ditugu, eta Kaukaso hegoaldean kartveliarrak. Kaukasiarren artean lau talde bereizi ditugu. Kaukasiarrak
| Kartveliarrak
| Ipar-mendebaldekoa | Ipar ekialdekoa | Lako-dargiarra | | nakh edo veinakh taldea
| dagestandarra
| abazera (1) | batsera (6) | akhwakhera (9) | dargvera (23) | georgiera (37) | abkhazera (2) | ingushera (7) | andiera (10) | khaidakera (24) | lazera (38) | adyghera (3) | txetxeniera (8) | avarera (11) | lakera (25) | mingreliera (39) | kabardiera (4) | | bagulalera (12) | kubatxiera edo urbukera (26) | svanera (40) | ubykhera (5) | | bezhtera (13) | aghulera (27) | | | | | botlikhera (14) | archiera (28) | | | | | chamalalera (15) | budukhera (29) | | | | | didoera (16) | khinalughera (30) | | | | | godoberiera (17) | krytsera (31) | | | | | hinukhera (18) | lezgiera (32) | | | | | hunzibera (19) | rutulera (33) | | | | | karatera (20) | tabasaranera (34) | | | | | khvarshera (21) | tsakhurera (35) | | | | | tindiera (22)
| udiera (36) | |
Ipar-mendebaldekoak ezagunak dira hizkuntzalarien artean, bi ezaugarrirengatik: batetik, oso kontsonante-sistema konplexua dute; eta bestetik, oso bokal gutxi, batzuek bi edo hiru baino ez. Ipar-ekialdean bi talde ditugu. Nakh edo vinakh azpitaldekoak eta dagestandarrak. Azkenik, lako-dargiarra azpitaldea dugu. Kartveliar hizkuntzek oso morfologia sistema konplexua dute. Oso ezaguna den georgieraz gain azera, mingleriera eta svanera ditugu. |